'El cuento de las comadrejas' eta 'Toy Story 4', asteburuan Aita Marin

El cuento de las comadrejas pelikula argentinarra eta animazioko Toy Story 4 emango dira asteburu honetan Aita Mari zinean.

Juan Jose Campanellak (El secreto de sus ojos) zuzendutako El cuento de las comadrejas ordutegi honetan emango da: ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean 19:30ean.

Igandean eta astelehenean, 17:00etan hasita, Toy Story 4 Pixar etxeko animazioko azken lana emango da Aita Marin. Hemen trailerra: