Gala eguna egingo da bihar Zumaian

Baleike 2019ko abu. 2a, 08:46

Dotore janzteko unea heldu da. Bihar Gala eguna izango da Zumaian. Azken urteotan egin bezala, arratsalde partean, argazki txokoa izango da Saregileen plazan.

Gala gaua ospatuko da herrian. Ohiturak asko aldatu dira, eta zer ikusi gutxi du gaur egungo gauak orain hiruzpalau hamarkadetakoekin alderatuta. Hala ere, gazte zein heldu elegante janzten dira arratsaldegauera begira. Azken urteotan bezala, argazki txokoa egingo da; eguraldi ona bada, Saregile plazan. 19:30etik aurrera argazkiak aterako zaizkie oholtza txikira igotzen diren guztiei. Argazki horiek hurrengo egunean baleike.eus webgunean jarriko dira ikusgai. Argazki txokoa Permaulk DJak girotuko du.

Ez da eguneko ekitaldi bakarra izango. 19:30ean, Erribera kalean, Twin Room swing saioa izango da, 23:00etan boleroen emanaldia Eusebio Gurrutxaga plazan Romance latino taldearekin, eta gauerdian galako diskoteka Kofradian.