Merkatarien Braderieak arratsaldean jarraituko du

Baleike 2019ko uzt. 31a, 15:13

Eguraldia lagun dutela, herriko merkatariek beraien saltokiak kalera atera dituzte. Erribera kalean zehar egin duten Braderie honek arratsaldean izango du jarraipena. 

Arropak, oinetakoak edota jakiak izan dituzte Braderie honetatik pasa diren bisitariek eskura. Horrekin batera, ekimena dinamizatzeko ekitaldiak ere izan dira goiz partean, haurrentzako aurpegi margoketa eta antzerki ibiltaria, alegia. 

Gertu merkatarien elkarteak antolatutako ekintzak arratsaldera arte jarraituko du. 20:30ean emango diote amaiera ekimenari bertan parte hartzen ari diren merkatariek. Arratsaldean ere izango dira ekitaldiak. Hala, 18:00etan helduentzako makillaje ikastaroa izango da, eta 18:30etik aurrera DJ Xabik musika saio ibiltaria gidatuko du.