Nafarroako egoeraz hitz egin du Maria Solanak Oxforden

Maria Solanak atzo emandako hitzaldiko une bat. Argazkia: Javi Salvador

Maria Txibite izango da Nafarroako lehendakari berria azken orduko ezustekorik ez bada. PSNk, Geroa Baiek, Ahal Duguk eta Ezkerrak gobernatuko du Nafarroa hala izanez gero. 

Justu atzo oraindik ere Nafarroako Gobernuko jarduneko bozeramaile eta Hezkuntza sailburu den Maria Solana Zumaian izan zen Nazio eraikuntzari Nafarroatik begirada bat gaia zuen hitzaldia ematen. Gipuzkoako Batzar Nagusietan EAJren bozeramaile den Maria Eugenia Arrizabalaga Zumaiako alkate ohia aritu zen aurkezle lanetan. 

Arantxa Tapia eta Maria Solana. Argazkia: Javi Salvador

Hitzaldi hau Zumaiako batzokiaren urteurreneko ekitaldietan kokatzen. Ekitaldi horiekin jarraituta, gaur, 11:00etan, hildako alderdikideen eta kideen aldeko meza egingo da parrokian.