Itzurun-Arranpla itsas zeharkaldia egingo da larunbatean

Baleike 2019ko uzt. 30a, 17:04

Itzurun hondartza eta Arranpla arteko laugarren igeriketa saioa egingo da larunbat arratsaldean. Taosa igeriketa taldeak antolatutako kirol proba honetan izena emateko aukera oraindik zabalik dago. 

Itzurun-Arranpla itsas zeharkaldiaren laugarren edizioa egingo da larunbatean, itsasoak laguntzen badu behintzat. 2016an ibaiara eraman behar izan zuten proba, itsasoaren egoera txarra zela medio. Hurrengo bi edizioak, 2017koa eta 2018koa, horiek bai, arazorik gabe jokatu ziren. 

Igerilariak 17:00etan abiatuko dira Itzurun hondartzatik. Helmuga Arbustaingo arranplan kokatuko da. Kirolariek 3.000 metroko igeriketa saioa egingo dute. 

Izen-ematea osteguneko 23:59an itxiko da. Beraz, parte hartu nahiko duten igerilariek oraindik aukera dute izenak emateko hemen. Inskripzioa 30 euro da.