Emakumezkoen traineruak Euskadiko txapelketa jokatuko du bihar, Hondarribian

Baleike 2019ko uzt. 30a, 15:07

Zumaiako emakumezkoen trainerua laugarren izan zen uztailaren 17an Donostian jokatutako Gipuzkoako txapelketan. Postu horrek Euskadiko txapelketa jokatzeko txartela eman zion. 

Euskadiko traineru txapelketa bihar jokatuko da Hondarribiko uretan, eguerdiko 12:00etatik aurrera. Zumaia lehen txandan arituko da Isuntzarekin, Hibaikarekin eta Donostia Arraunekin badera. Bigarren txandan Orio, Kaiku, Hondarribia eta Ondarroa lehiatuko dira. 

Zumaia denboraldi ederra egiten ari da ETE ligan. Hiru bandera irabazi ditu oraingoz eta bigarren da sailkapen orokorrean, 87 punturekin, lidergoan den Hibaikarekiko puntu bakarrera.

Emakumezkoen ondoren gizonezkoen txanda izango da. Lehen txandan Zarautz, Ondarroa, Kaiarriba eta Zierbena izango dira arraunean; bigarrenean Orio, Bermeo, Hondarribia eta Itsasoko ama.