Zumaiako 35. Musika Jaialdia

Musika Bandak bihar eman behar zuen kontzertua bertan behera geratu da

Baleike 2019ko uzt. 30a, 13:58

Zumaiako Udal Musika Bandak John Williams presents izeneko kontzertua eman behar zuen bihar, Musika Jaialdiaren baitan. Emanaldia, ordea, bertan behera geratu da. 

Arazo batzuk direla medio, Bandak ez du bihar kontzerturik emango Odieta frontoian. Emanaldia atzeratu behar izan dute, baina data berririk ez dute oraindik aurreratu.