Zumaiako 35. Musika Jaialdia

'Madama Butterfly' operaren proiekzioarekin hasiko da gaur aurtengo Musika Jaialdia

Baleike 2019ko uzt. 30a, 10:24

Opera proiekzio batekin hasiko da gaur Zumaiako 35. musika jaialdia. Abuztuaren 11ra arte makina bat aukera izango da herrian musikaz eta, oro har, kulturaz gozatzeko. 

Jaialdia, berez, bihar hasiko da 13:00etan Mari kalean izango den klarinete laukotearen kontzertuarekin. Aurretik, ordea, opera baten proiekzioa egingo da Aita Mari zinean. Giacomo Pucciniren Madama Butterfly operaren emanaldia izan zen 2014an Sydneyko Operan (Australia), eta hura proiektatuko da Zumaiako zine aretoan, gaur, 19:30ean. Sarrerak 5 euroan izango dira salgai aretoko leihatilan. 

Munduko ekitaldirik ikusgarrienetako bat, Handa Opera Sydneyko portuan, zinema pantailetara eraman zuten 2014ko irailean, Pucciniren Madama Butterfly ipuinaren bertsio berri batekin.

Hiromi Omura soprano japoniarrak Cio-Cio pertsonaia interpretatzen du; bere kide Georgy Vasliliev-ek, Pinkertom. Pucciniren Madama Butterfly garai guztietako operarik ezagunenetako bat da. Musika erakargarria duen obra honek bere senarrak alde batera uzten duen geisha baten istorio lazgarria kontatzen digu.