Dendak kalera aterako ditu bihar Gertu elkarteak

Baleike 2019ko uzt. 30a, 08:44

Gertu Zumaiako merkatarien elkarteak braderie delako ekimena egingo du bihar herrian. Elkarteko dendariek Erribera kalean zehar kokatuko dituzte beraien saltokiak, horretarako egokitutako karpa batzuetan. 

Braderiak goizeko 10:30etik 20:30era egingo da, eta ekintza dinamizatzeko ekitaldi sorta bat ere prestatu dute.

  • 11:30ean, umeentzako aurpegi margoketa.
  • 13:00etan Apaxi taldearen eskutik, antzerki ibiltariaren emanaldia.
  • 18:00etan, helduentzako makillaje ikastaroa.
  • 18:30etan, DJ Xabi.

Bestalde, erosketak egiten dituzten bezeroen artean 50 euroko lau erosketa bono zozkatuko dituzte.