Gaueko busak izango dira Azpeitiko saninazioetatik itzultzeko

Baleike 2019ko uzt. 29a, 09:17

Azpeitian saninazioak direla eta, Zumaiara itzultzeko gaueko busak jarri ditu Lurraldebusek. 

Zerbitzu hau uztailaren 30ean eta 31n, eta abuztuaren 1ean izango da indarrean. Busak anbulatorio aurreko geltokitik aterako dira 00:30ean, 02:30ean eta 04:30ean. Uztailaren 30ean 06:30ean ere izango da bus bat festetatik itzultzeko.