Maria Solanaren hitzaldia izango da bihar Oxforden Batzokiaren urteurreneko egitarauaren baitan

Baleike 2019ko uzt. 29a, 08:58

Maria Solanak, Nafarroako Gobernuko jarduneko bozeramaileak eta Hezkuntza sailburuak, hitzaldia emango du bihar, asteartean, 19:00etan, Alondegiko Oxford aretoan. Hitzaldi hau Zumaiako Batzokiaren urteurrenaren harira antolatu du Zumaiako EAJk. 

Antolatzaileen esanetan, Solanak hitzaldi honen bidez "nazio eraikuntzari Nafarroatik begirada bat" emango dio. "Aukera aproposa gure herri eraikuntzaren zailtasun eta mehatxuen berri izan eta aberrigintzaren ikuspegi osoago bat osatzeko". Jarraian, 20:30ak aldera, mokadua eskainiko da Batzokian.

Ekitaldiekin jarraituta, uztailaren 31n, San Inazio eguna, hildako alderdikide eta kideen oroimenezko meza nagusia izango da parrokian, 11:00etan hasita.