Telmo Deun hamargarren sailkatu da Santoñan

Baleike 2019ko uzt. 28a, 09:00

Getariako 'Esperantza' izan zen azkarrena atzo, Santoñako estropadan

Atzo arratsaldean, KAE 1 ligako estropada jokatu zen Santoñan, eta Getariako Esperantza ontziak ligako bigarren bandera irabazi zuen, 20:16,38 denbora eginda. Erlojuaren aurkako estropada izan zen, eta bigarren txandan jokatu zuten eskualdeko taldeek, Getariak, Zarautzek eta Zumaiak.

Zarauzko Enbata bigarren postuan sailkatu zen, ibilbidea 20:20,20 denboran osatuta, eta hamargarrena izan zen Zumaiako Telmo Deun (20:50,04).

Ikusi atzoko estropadako denborak eta sailkapena KAE 1 ligako webgunean