Zumaiako emakumezkoen trainerua seigarren sailkatu da gaur, Colindresen

Zumaiako emakumezkoen traineruak ETE ligako lidertza galdu du, gaur seigarren postuan sailkatuta.

Gaur eguerdian jokatu da Cantabriako Colindres  herrian, ETE ligako estropada. Erlojuaren aurkako lehia izan da, eta Zumaiako emakumezkoen trainerua seigarren postuan sailkatu da 10:37,52 denbora eginda. Tolosaldeako ontzia izan da azkarrena bi luzetako ibilbidea 10:31,16 denboran osatuta, eta bigarren iritsi da Hibaika. Horregatik, Hibaikak 88 punturekin aurre hartu dio sailkapen orokorrean Zumaiako ontziari, eta orain bigarren postuan kokatu da etxeko taldea, 87 punturekin.

Ikusi gaurko estropadako sailkapena eta denborak ETE ligako webgunean.