Zozkatu ditugu Sapere Aude Sinfoniettak emango duen kontzerturako sarrerak

Baleike 2019ko uzt. 26a, 14:46

Sapere Aude Sinfoniettak kontzertua emango du abuztuaren 4an, Zumaiena ikastetxeko aretoan, Zumaiako Musika Jaialdiaren egitarauaren baitan. Emanaldi horretarako bost sarrera bikoitz zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean. 

Fernando Velazquezen zuzendaritzapean, orkestrak Mendelssohnen eta Mozarten obra bana joko ditu. Georgy Vasilenko arituko da solista lanetan. 

Sinfoniettak emandako bost sarrera bikoitz zozkatu ditugu aste honetan Baleikeko bazkideen artean. Saridunak Marije Aizpurua Aizpurua, Igone Saizabal Bidasoro, Samuel Ruiz, Abelin Linazisoro eta Joxean Etxabe Odriozola dira. Sarrerak beraien izenean izango dituzte zain aretoko atean. Zorionak!