Irati Osak zilarrezko domina irabazi du Europako maratoi txapelketan

Baleike 2019ko uzt. 26a, 14:24

Irati Osak zilarrezko domina irabazi du Frantziako Decize herrian jokatzen ari diren Europako maratoi txapelketan. 76 ehunekogatik egin dio ihes urrezko dominak. 

Goizeko 11:15ean jokatu da 23 urtez azpikoen proba. 22,55 kilometroko estropada egin behar izan dute piraguistek, zirkuituari sei itzuli emanaz, eta bost porteorekin. 

Hasieratiik aurrea hartu dute Lili Catona hungariarrak, Teresa Isotta italiarra eta Irati Osa. Laugarren partzialean atzean utzi dute italiarra, eta hungariarrak eta zumaiarrak aurrera egin dute. Seigarren partzialean segundo gutxi batzuk geratu da Itxas-Gaineko kirolaria, baina azken metroetan hurreratzea lortu du, eta esprintean erabaki dute txapelketa. Ia bi orduko estropadaren ondoren, 76 ehuneko besterik ez dira egon urrea irabazi duen Catona eta zilarra eskuratu duen Irati Osaren artean. 

Gaurko estropadan egindako denborak hemen ikus daitezke.