Ekimen honetan parte hartzen ari diren gazteek Zarautzen pasa dute gaua, eta gaur Debara arteko bidea egin dute oinez. Behin Zumaiara heldura, kostaldeko labarrak eta flyscha ezagutzeko parada izan dute.
Euskal geografia, kultura eta historia lagunartean ezagutzera ematen duen oinezko espedizioa da EuskarAbentura. 16 eta 17 urteko 120 neska-mutil ari dira parte hartzen bertan. Ekimena uztailaren 1ean abiatu zen Mauletik eta hilaren 31n bukatuko da Getxon. Guztira 783 kilometro egingo dituzten 31 etapatan banatuta, horietatik 483 oinez.
Berriako kazetari Ane Insausti ari da espedizioaren berri ematen blog honetan.