ZOZKETA. Sapere Aude Sinfoniettaren kontzerturako bost sarrera bikoitz

Baleike 2019ko uzt. 24a, 11:13

Sapere Aude Sinfonietta orkestrak kontzertua eskainiko du abuztuaren 4an Zumaiena ikastetxeko aretoan. Emanaldia 20:00etan hasiko da. Fernando Velazquezek zuzenduko du orkestra, eta Georgy Vasilenko biolin jotzailea izango da solista. Mendelssohnen eta Mozarten obra bana joko ditu orkestrak.

Kontzertu honetara bost sarrera bikoitz zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean. Saridunen izenak ostiral eguerdian aterako ditugu. Zozketan parte hartzeko hemen klikatu beharko da.