Goikoetxeak Donibane Lohizuneko bigarren masterreko finala jokatuko du bihar

Baleike 2019ko uzt. 24a, 11:02

Iñaki Osa Goikoetxeak eta Inzak osatutako bikoteak Donibane Lohizunen jokatzen ari diren Internationaux txapelketako bigarren masterreko finala jokatuko dute, atzoko finalaurrekoa irabazi ondoren. Egiguren eta Basque izango dituzte aurkari finalean. 

Internationauxeko bigarren masterreko bigarren finalaurrekoa jokatu zuten atzo Donibane Lohizuneko Campos Berri frontoian. Goikoetxea eta Inza Hormaetxea eta Lekerikaren aurka neurtu ziren, eta partida bi setetan irabazi zuten (15-13 eta 15-9). Gorriz jokatu zuten Goikoetxea eta Inza beti joan ziren markagailuan aurretik. Lehen setean berdintasuna izan zen, baina bigarrengoan aise nagusitu ziren gorriak. 

Goikoetxeak eta Inzak Egiguren eta Basqueren aurka jokatuko dute bihar, bigarren masterreko finalean. Partida 21:30etik aurrera jokatuko dute, Campos Berri frontoian. 

Lehen masterreko irabazleak Olha eta Imanol Lopez zumaiarrak izan ziren. Behin Internationauxeko lau masterrak jokatuko dituztenean,  (finalaurreko-final formatoan), azken slama jokatuko dute denboraldiko pilotari onenek.