Udako futbol txapelketetako finalak jokatuko dira gaur eta bihar

Baleike 2019ko uzt. 23a, 08:38

Azken asteotan Lubaki kiroldegian eta Aita Mari futbol zelaian jokatu diren futbol txapelketetako finalak jokatuko dira gaur eta bihar. 

Gaur, 19:00etan hasita, 29. areto futbol txapelketako azken partidak jokatuko dira Lubakin. Emakumezkoen bederatzi taldek hartu dute parte aurtengo edizioan. Hasteko, kopako finala jokatuko dute Taosa tabernak eta Txorropotors taldeek. Jarraian, 19:45ean, ligako finalaren ordua izango da: Ordubateko tika eta Goikokale team taldeak arituko dira garaipenaren bila.

Bihar jokatuko dira 19. 7ko futboleko txapelketako finalak, 19:00etan hasita, Aita Marin. Txapelketa honetan 50 taldek hartu dute parte. Kopako finalean, Txikixa eta Drilers neurtuko dira, eta ligako finalean Txanela eta Los Bittors.