TAO ordu eta erdiz doan erosketak egiteko

Baleike 2019ko uzt. 23a, 08:27

Gertu Zumaiako Merkatari eta Ostalari Elkartearen ekimenez, inguruko herrietatik Zumaiara erosketak egitera datozenek ordu eta erdiz doan aparkatu ahal izango dute TAO gunean.

Guztiei dagokien ordu erdiko doako TAO zerbitzuaz gain, beste ordubetez doan aparkatu ahal izango dute egoiliarrentzat gordeta ez dauden beste gune guztietan. 

Bezeroek TAO makinan txartel bikoitza atera beharko dute. Txartel bat autoan utzi eta bestea dendan aurkeztu beharko dute. TAO makinan egindako ordainketa erosketatik deskontatuko zaio bezeroari.