ARGAZKI BILDUMA: Woody Allen Itzurunen

Baleike 2019ko uzt. 22a, 16:43

Woody Allen zuzendari estatubatuarra Zumaian da gaur, Donostiako Zinemaldian girotutako pelikulako irudiak grabatzen. Goizean hasi dute errodajea, eta arratsaldera arte egongo dira bertan. 

Allen Donostian ari da pelikula berria errodatzen, eta gaur Zumaiara etorri dira, Itzurun hondartzara hain zuzen ere. Bertan izan dira, baita ere, Christoph Waltz eta Wallace Shawn aktoreak, eta, nola ez, Vittorio Storaro fotografia zuzendaria. 

Espero bezala, jende kopuru handia izan da errodajera begira. Hemen dituzue Arnaitz Rubio Apreak ateratako argazki batzuk.