PORRAK. Zer postutan amaituko dituzte ligak Zumaiako traineruek?

Baleike 2019ko uzt. 22a, 14:47

Arraun denboraldiaz porra batzuk egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan Baleikek. Denak doan izango dira, eta asmatzen dutenen artean otorduak zozkatuko dira. Parte hartzen duten guztien artean, berriz, sinatutako kamisetak eta bazkidetzak zozkatuko dira. 

Bi ontzirekin ari da parte hartzen Zumaia traineru denboraldi honetan: emakumezkoak ETE ligan, eta gizonezkoak KAE-1 ligan. Denboraldiak zer postutan amaituko duten galdetzen zaie porran parte hartu nahi dutenei. 

Emakumezkoen porran parte hartzeko hemen dago aukera. Postua asmatzen dutenen artean Bai Bidea jatetxeak emandako bi lagunentzako otordua zozkatuko da. Gizonezkoen porran parte hartzen hemen klikatu behar da. Asmatzen dutenen artean Beheko Plaza jatetxeak emandako bi lagunentzako otordua zozkatuko da. 

Parte hartzen duten guztien artean, berriz, Telmo Deunek arraunlariek sinatutako kamiseta eta Baleikeko bazkidetza bana zozkatuko dira.

Kontxari buruzko bi porra

Bigarren eta hirugarren porrak Kontxari begira antolatu dira. Abuztuaren 19tik 31ra Kontxako sailkapenaz galdetuko da, eta irabazleen artean zozkatuko dira Izeta sagardotegian bi lagunentzako menua + Spa Gym Malecon talasoan bi lagunentzako sarrera. Gainera, parte hartzaileen artean Gipuzkoako hainbat arraun talderen sinatutako elastikoak eta beste hainbat sari zozkatuko dira.

Sari horiexek izango dira Kontxari buruzko porran ere. Horretan parte hartzeko epea irailaren 2an zabalduko da, eta 6an itxi.

Azken bi porra hauek Zarauzko Hitzan eta Karkaran ere egingo dira, eta hiru hedabidetako porretan parte hartzen duten guztien artean zozkatuko dira sariak.