Urolaren hondoa garbitu dute Olarru-subekoek asteburuan

Baleike 2019ko uzt. 22a, 14:21
Argazkia: Javier Carballo

Ibaien hondoak garbi mantentzeak duen garrantziaren jabedun, Olarru-sub urpekari taldeak urtean bitan egiten du garbiketa Urola ibaian.

Larunbatean aritu ziren garbiketa lanetan, Arranpla eta moila inguruan. Uretatik ateratako hondakinak Arranpla parean zegoen edukiontzi handi batera bota zituzten jarraian.