Azken asteburuan sartu dira Arroa Beheko karmenak

Baleike 2019ko uzt. 19a, 14:52

Azken txanpan sartu dira Arroa Beheko jaiak, karmenak. Umeen eguna ari dira bizitzen gaur auzoan, eta jolasak izan dituzte goizean zehar. 

16:00etatik aurrera, txikienei zuzendutako ekitaldi gehiago izango dira: puzgarriak, txokolatada eta apar festa. Gauean, berriz, 23:00etan hasita, Radio Rahim, Los Zopilotes Txirriaos eta Tirri & Tery taldeen kontzertuak izango da.

Bihar, Kuadrillen Eguna ospatuko dute, eta igandean izango dute jaien azken eguna, gauerdian Karmentxu agurtu arte. Hau da asteburuan karmenetan izango duten festa egitaraua:

Uztailak 20, larunbata. Kuadrilen eguna

10:30. Paella lehiaketaren hasiera.
14:00. Kuadrilen bazkaria.
17:30. Kuadrilen arteko jolasak Lopeneren zezenekin.
23:00. Gozategi taldearen eta DJ Bullen emanaldiak.

Uztailak 21, igandea

11:30. Idiakaitz txistulari taldea.
12:00. Meza nagusia. Ondoren, Lopeneren abereak.
18:00. XI. Trikitilari Gazteen Txapelketa. Ondoren, sagardo dastaketa eta pintxoak.
22:00. Auskalo taldearen kontzertu akustikoa.
00.00. Karmentxuren agurra.

Erasorik gabeko festak

Arroa Beheko Talde Feministak aurtengo karmenetarako martxan jarri duen erasoen kontrako protokoloaren berri eman du.

Erasoen aurrean laguntza eskatzeko 24 orduz erabilgarri duten telefono zenbaki bat eman dute (615 768 980 da zenbakia), eta erasoren baten lekuko direnentzako gomendioak ere zerrendatu dituzte. “Erasotua errespetatu, egoera salatu eta ez ixildu!”, dio protokoloaren berri emateko zabaldu duen afixak. Arroabean ez dela “babosorik onartuko, ezta eraso sexista, matxista, LGTBQ+fobo, xenofobo eta arrazistarik ere” nabarmendu dute.

Argazkiak: Arroa Beheko Festa Batzordea