Nagore Garciari elkartasuna adierazi diete herritarrek Kofradian egindako ekitaldiaren bidez

Baleike 2019ko uzt. 19a, 10:34

Irailean Madrilgo Audientzia Nazionalean epaituko duten Nagore Garcia zumaiarrari elkartasuna adierazteko ekitaldi jendetsua egin zen atzo arratsaldean Kofradian. Musika saioak, pintxoak eta zozketak izan ziren, besteak beste. 

Presoen babes taldeetako 47 euskal herritar epaituko dituzte irailean Audientzia Nazionalean, eta horien artean da Nagore Garcia. Ekainaren amaieran Nagore Zumaian ekimena jarri zuten abian Garciari elkartasuna adierazteko, eta horren baitan kokatzen da atzo arratsaldean Kofradian egindako ekitaldia.

Pintxoak eta edariak izan ziren, eta baita kontzertuak ere Radio Rahim, Las Gardenias eta La Basurekin. Herritar ugari gerturatu ziren ekitaldia jarraitzera eta, bide batez, Nagore Garciari elkartasuna adieraztera.