Plastikoak itsasoan duen eragina azaltzen duen sentzibilizazio kanpaina heldu da Itzurunera

Baleike 2019ko uzt. 19a, 10:08

Itsasoa eta hondartzak garbi mantentzearen garrantzia azpimarratzen duen sentsibilizazio kanpaina Zumaian da aurten ere. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailak eta Emaus Fundazioak abian jarritako kanpaina igandera arte izango da Itzurun hondartzaren sarreran.

Edukiontzi handi baten barruan egokitutako gela ibiltaria aste hasieratik dago Itzurun zuahitzbidean, hondartzatik hurbil, eta igandera arte izango da bertan. Itsasoa eta hondartzak osasuntsu izateak duen garrantzia azaltzen du kanpaina honek, eta aurten plastikoen gaian zentratu dira. Hala, itsasoak kolonizatu dituzten plastikoek desegiteko zenbat urte behar duten informatzen da, besteak beste. Plastikoen gaia txantxa ez dela dio kartel hauetako batek. 

Haurrei zein helduei zuzendutako ekintzak ere sustatzen dituzte bertan. Hala, gai horren inguruan marrazkiak egiten dituzten haurrei berrerabilitako plastikozko botilekin egindako poltsak ematen zaizkiei. Hondartzan pilatutako 20 plastiko zati eramaten dituztenei, berriz, kantinplora bana ematen zaie. 

Gela ibiltari hau igandera arte egongo da Zumaian, 11:00-14:00 eta 16:30-19:30 ordutegian. Behin Zumaiako egonaldia amaituta, Deban izango da, eta hilaren 29tik aurrera Orion.