'El secreto de las abejas' pelikula emango dute asteburuan Aita Marin

Baleike 2019ko uzt. 19a, 08:25

Atsedenaldiaren ondoren, bueltan da zine programazioa Aita Marin. Asteburu honetan El secreto de las abejas drama britainiarra ikusteko aukera izango da. 

Zuzendaria: Annabel Jankel. Aktoreak: Anna Paquin, Holliday Grainger, Kate Dickie. Iraupena: 105 minutu. Generoa: Erromantikoa. Herrialdea: Erresuma Batua. Urtea: 2018. Jatorrizko izenburua: 'Tell It to the Bees'.

Eskoziako herrixka batean, 1950ko hamarkadan, Lydiak harreman bat hasiko du Jean doktorearekin, bere semeak haren erleetan interesa hartu ondoren. Baina bi emakumeen arteko harremanak ezinegona sortuko du, ama-semeak, etxea galdu ondoren, doktorearekin bizitzera joango direnean.

Ordutegia: ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean 19:30ean.