Zumaiako eskubaloiaren historia, Baleikeren udako zenbakian

Baleike 2019ko uzt. 18a, 17:27

Aurten 50 urte betetzen dira Zumaiako lehen eskubaloi taldea osatu zutenetik. Club Deportivo Zumaiaren izenean atera zuten lehen taldea, eta handik urte batzuetara Pulpok hartu zuen lekukoa. Historia jaso dugu udako Baleike aldizkarian argitaratutako erreportaje batean. 

Horretarako, lehen talde horietan aritutako gizonezkoekin eta emakumezkoekin elkartu gara. Orain hamarkada batzuk bizitako historiak kontatu dizkigute. 

Eduki gehiago ere aurkitu du irakurleak udako zenbaki honetan. Hala, hitz tantak atalean Juan Mari Lopez izozkigilea elkarrizketatu dugu. Jon Kareaga ekintzaile gaztearen hitzak ere jaso ditugu elkarrizketa luze batean. Erretratuaren atalera, berriz, Udaleko kultur teknikari lanetan aurten 30 urte bete dituen Miriam Romatet ekarri dugu.

Mutrikuko amonite erraldoien misterioa jasotzen dugu zientzia eta ingurumenaren atalean. Pasajeko ontziaren historia ekarri dugu, aldiz, orduan bai atalera. 

Espero ez zen atzerapenarekin, baina bazkideak ari dira aldizkaria beraien etxebizitzatan jasotzen. Hemendik gutxira ohiko saltokietan izango da salgai, euro batean.