Turismo teknikari laguntzaile bat kontratatuko du Udalak abuzturako eta irailerako

Baleike 2019ko uzt. 18a, 11:04

Zumaiako Udalak turismo teknikari laguntzaile bat kontratatzeko hautaketa prozesua jarri du martxan. Lanbideren bitartez egingo dute prozesua, eta hilaren 22ra arte eman daiteke izena. 

Lan eskaintzan parte hartzeko, izen emateak Lanbideren bitartez egin arren, merituak baloratzeko egiaztagiriak Zumaiako Udalean aurkeztu beharko dira. Lan eskaintzaren inguruko ezaugarriak, funtzioak, baldintzak eta merituak ikusteko, klikatu hemen. Dokumentu osagarria aurkezteko, berriz, jo hona.