Jon Maiak hartuko du parte irailaren 14an hasiko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan

Julene Frantzesena 2019ko uzt. 16a, 21:27
Saroi Jauregi Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko lehendakaria, Pili Legarra Asteasuko alkatea eta Mari Jose Telleria Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendaria txapelketaren aurkezpenean.

Hamasei saio izango ditu irailaren 14an hasi eta abenduaren 14an bukatuko den Bertsolari Txapelketak. Saioetako hiru eskualdean izango dira: irailaren 22an, final zortzirenetakoa Zumaian; urriaren 27an, final laurdenetakoa Azpeitian; eta azaroaren 2an, final laurdenetakoa Azkoitian. Guztira, 48 bertsolari ariko dira lehian, eta horietatik zortzi sailkatuko dira finalera.

Hamasei saio izango ditu irailaren 14an hasi eta abenduaren 14an bukatuko den Bertsolari Txapelketak. Saioetako hiru eskualdean izango dira: irailaren 22an, final zortzirenetakoa Zumaian; urriaren 27an, final laurdenetakoa Azpeitian; eta azaroaren 2an, final laurdenetakoa Azkoitian. Guztira, 48 bertsolari ariko dira lehian, eta horietatik zortzi sailkatuko dira finalera.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak badu hasiera data: irailak 14. Gaur aurkeztu dute egitasmoa Asteasun (Gipuzkoa), hangoa zen Pello Errota bertsolaria hil zela ehun urte betetzen direlako aurten, eta hari zein Mikaela Elizegi bertsolari asteasuarrari keinu egin nahi izan diolako Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak.

Hamasei saio izango ditu irailaren 14an hasi eta abenduaren 14an bukatuko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak. Lehen saioa Oñatin izango da, eta finala Donostiako Ilunben, baina tartean Urola Kostan ere egingo ditu geldialdiak txapelketak. Izan ere, irailaren 22an, igandez, final-zortzirenetako saio bat jokatuko dute Zumaiako Aita Mari zineman; urriaren 27an, igandez, final laurdenetako bat Azpeitiko Soreasu antzokian; eta azaroaren 2an, larunbata, beste final laurden bat Azkoitiko Baztartxo antzokian.

Guztira, 48 bertsolari ariko dira lehian Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan, eta horietatik zortzi izango dira finalean. Lehian ariko diren bertsolarietatik 34k Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasean eskuratu zuten txapelketarako txartela, eta horiei beste 14 bertsolari batuko zaizkie –duela lau urteko finalaurrekoetara sailkatu zirelako lortu zuten txartela–. Eskualdeko hainbat bertsolarik kantatuko du txapelketaren aurtengo edizioan: Ainhoa Agirreazaldegi, Aitor Urbieta, Beñat Jauregi, Felix Zubia, Iñigo Mantzizidor eta Oier Aizpurua zarauztarrak; Beñat Lizaso, Jokin Uranga eta Oier Etxeberria azpeitiarrak; Aitor Salegi zestoarra; Iñaki Gurrutxaga oriotarra; Jon Maia zumaiarra; eta Unai Izagirre azkoitiarra.

Honen berri eman du Urola Kostako Hitzak.