Giro apartarekin hasi dituzte Arroa Behean Karmen jaiak

Urola Kostako Hitza 2019ko uzt. 16a, 17:30

Karmenak hasi zituzten atzo Arroa Behean, 20:30ean bota zuten txupinazoarekin. Gaur, Karmen egunez, jarraituko du festak.

Arroa Behean Karmen festak hasi zituzten atzo, astelehena. 18:00etan, karrozaren bueltan bildu ziren auzotarrak, eta ondoren, 20:30ean, txupinazoa bota zuten, Karmentxuren ongietorriarekin batera. 21:00etan, herri afaria izan zen, eta 23:00etan, bertso disko jartzailearen txanda iritsi zen. Giro paregabea sortu zen festetako lehen egunean Arroa Behean, irudietan ikus daitekeenez.

Argazkiak ikusteko, jo Urola Kostako Hitza-ra. Gaur, Karmen egunez jarraituko dute jaiek. Hemen ikus daiteke egitaraua.