Gipuzkoako traineru txapelketan hartuko dute parte bihar Zumaiako bi ontziek

Baleike 2019ko uzt. 16a, 14:23

Gipuzkoako traineru txapelketa jokatuko da bihar Donostian, Kontxako badian. Bertan izango dira Telmo Deun arraun elkarteko bi ontziak. 

18:00etan hasiko dira estropadak, emakumezkoen saioekin. Zumaiako trainerua bigarren txandan arituko da, Hibaika eta Tolosaldearekin batera. Hiru ontzi hauek dira ETE ligako hiru onenak, eta gorriak lan ona egiteko itxaropenarekin joango dira Donostiara. Are eta gehiago pasa den asteburuan Portugaleten irabazi ondoren. 

Ondoren gizonezkoen txanda helduko da. Zumaia bigarren txandan izango da, Zarautz, Getaria eta San Juanekin batera. Denboraldiko estropada onena egin dute mutilek aurreko jardunaldian, Donostian bertan jokatutako saioan. Laugarren egin zuen Telmo Deunek Kaiarriba banderan. 

Erlazionatuak

Bandera eta lidertza

Aintzane Urbieta 2019 uzt 16 Zumaia