Sareren udako bizikleta martxa Zumaiatik igaroko da larunbatean

Larunbatean Zumaiatik pasako da Sareren udako bizikleta martxa. Luhusotik Gernikara egiten ari dira martxa hori, eta zapatu goizean igaroko da Zumaiatik. 

Zumaiarrei bizikletekin 11.00etan Santiagora hurbiltzeko deia egin dute, herriko zatian martxari laguntzeko.