IV. Flysch nazioarteko organo jaialdiaren baitan, larunbatean, hilaren 20an, 20:30ean, kontzertua izango da San Pedro parrokian. Divertimentos con fundamento du izenburua emanaldiak, eta musikariak Ana Garcia Caraballos (saxofoia) eta Jose Luis Echechipia (organoa) izango dira.