Karmenak ospatuko dituzte Arroa Behean, gaur hasi eta igandera arte

Baleike 2019ko uzt. 15a, 17:42
Anari, santelmoetan txosnetan eman zuen kontzertuan

Karrozarekin hasiko dituzte gaur karmenak Arroa Behean. Igandera arte luzatuko dira festak auzoan.

Karmentxuri harrera eginez ekingo diete ospakizunei, eta hurrengo egunetan auzotar guztiei zuzendutako ekintzek hartuko dituzte kaleak. 

Egitaraua

Uztailak 15, astelehena
18:00. Karroza.
20:30. Txupinazoa eta Karmentxuren ongi-etorria.
21:00. Herri afaria.
23:00. Berto disko jartzailea.

Uztailak 16, asteartea. Karmen eguna

10:00. Umeen pilota lehiaketa.
12:00. Meza eta Zestoako dantzariak.
13:00. Triki-poteoa.
18:00. Patata tortilla lehiaketa.
19:00. Herri kirolak.
22:00. Anariren kontzertua.

Uztailak 18, osteguna. Jubilatuen eguna

12:00. Jubilatuen meza eta emakumeen pilota partida.
14:00. Jubilatuen bazkaria eta erromeria.
19:00. Pala txapelketako finala.
22:00 Bertsolari Gazteen IV. Saioa: Libe Goenaga (Getaria), Oier Etxeberria (Azpeitia), Julene Iturbe (Azkoitia), Mikel Iturriotz (Urretxu) eta Aitor Zubikarai (Itziar).

Uztailak 19, ostirala. Umeen eguna

10:00. Ume jolasak. Ondoren, umeen bazkaria.
16:00. Puzgarriak, txokolatada eta apar festa.
20:00. Poteoa herritarren BTK batukadarekin. Jarraian, herri afaria.
23:00. Radio Rahim, Los Zopilotes Txirriaos eta Tirri & Tery taldeen kontzertuak.

Uztailak 20, larunbata. Kuadrilen eguna

10:30. Paella lehiaketaren hasiera.
14:00. Kuadrilen bazkaria.
17:30. Kuadrilen arteko jolasak Lopeneren zezenekin.
23:00. Gozategi taldearen eta DJ Bullen emanaldiak.

Uztailak 21, igandea

11:30. Idiakaitz txistulari taldea.
12:00. Meza nagusia. Ondoren, Lopeneren abereak.
18:00. XI. Trikitilari Gazteen Txapelketa. Ondoren, sagardo dastaketa eta pintxoak.
22:00. Auskalo taldearen kontzertu akustikoa.
00.00. Karmentxuren agurra.