Portugaleteko bandera irabazi du Zumaiak

Baleike 2019ko uzt. 14a, 14:00
Argazkia: Luis Azpeitia

Denboraldiko lehen bandera irabazi du emakumezkoen Telmo Deun traineruak. Portugaleten jokatutako estropada irabazi du Zumaiak eta, gainera, ETE ligako lidergoan kokatu da. 

Eguerdian jokatu da Portugaleteko bandera. Zumaiak hirugarren txandan hartu du parte, Hibaika, Kaiku eta Tolosaldearekin batera. Telmo Deuna primeran moldatu da Nerbioiko uretan, eta ziabogarako bost segundo atera dizkio bigarrenari, Tolosaldeari, 15 Kaikuri eta 19 Hibaikari. Bueltako luzean aldea mantendu du, eta 11:01,34 denborarekin irabazi du bandera. Tolosaldea izan da bigarren. Harrigarria Hibaikaren lana; orain arte jokatutako lau estropadak irabazi dituen trainerua zortzigarren izan da gaur. Horri esker, Zumaiako sailkapen orokorreko buruan jarri da, 50 punturekin. Hibaika da bigarren, 49 punturekin eta Tolosaldea hirugarren 44rekin. 

Datorren asteburuan bi estropada izango dituzte: larunbatean Sestaon, eta igandean Orion.