Surfestak hartu du Itzurun hondartza

Baleike 2019ko uzt. 14a, 13:14

Ziske Zumaiako Surf Eskolak antolatuta, Surfesta izan zen atzo Itzurun hondartzan. Surfean trebatzeko aukera izan zen arratsaldean; gauean, berriz, herritar ugari gerturatu zen kontzertuez gozatzera. 

Parrillan prestatutako jakiak egin zituzten antolatzaileek afaritarako. Etxekoak izan ziren eszenatokira igotzen lehenak: Big Boy taldeak rock doinuz beteriko kontzertua eskaini zuen. Niña Coyote eta Chico Tornado eta Rukula taldeek ere dantzan jarri zituzten bertaratutakoak. Ondoren, Surfestarekin amaitzeko, DJ Goiko eta DJ Urangaren saioaren luzatu zuten gaua.