KAE 1eko Telmo Deun laugarren izan da gaur Donostian

Baleike 2019ko uzt. 13a, 12:47

Gizonezkoen Telmo Deunak denboraldiko estropada onena egin du, Donostian jokatutako X. Kaiarriba banderan. Laugarren izan dira Xabier Zulaikak gidatutako mutilak. 

Lehen txandan aritu dira zumaiarrak, eta estropada aise irabazi dute, 20:44,43 denborarekin. Bigarran txandan Getariak bakarrik egin du denbora hobeagoa, eta hirugarrenean Zarautzek eta Deustok. Ohorezko txandan aritu diren Donostiarrak eta San Juanek denbora txarragoa egin dute Zumaiak baino. Bandera Zarautzek irabazi, Getaria izan da bigarren, Deusto hirugarren eta Zumaia laugarren. 

Sailkapenean bederatzigarren da, 30 punturekin, 8. den Camargoregandik puntu bakarrera. Hurrengo estropada Pedreñan izango dute, datorren larunbatean.