Zumaiako Nagusilanek kamisetak saltzeko postua jarriko du igandean, esklerosi anizkoitzaren alde

Baleike 2019ko uzt. 12a, 18:12
Nagusilanen kanpaina bateko irudia, Erribera kalean.

Erribera kalean jarriko dute postua, esklerosi anizkoitza gizarteratu eta gaixoen alde lan egiten duten elkarteentzat dirua biltzeko. 

Zumaiako Nagusilanek kamisetak saltzeko postua jarriko du igande honetan, uztailak 14, 10:00etatik 14:00etara Magnolio parean. Esklerosi anizkoitza gizarteratzeaz gain, gaixoen alde lan egiten duten elkarteentzat dirua bildu nahi dute.