Udako txalupa zerbitzua etengo dute bihar goizean

Baleike 2019ko uzt. 11a, 14:33

Txomin Agirreko pantalanera iristeko eskilaretan konponketa lanak egin behar dituztela eta, txalupa zerbitzua etengo dute bihar goizean.

Santiago hondartzara doan zerbitzua 14:30etik aurrera izango da martxan; Kirol Portuko Sarauneko moilara doana, aldiz, 15:30etik aurrera. 

Geoparkeko bisitak Sarauneko pantalanetik aterako dira.