Amaitu dituzte arranplako lanak

Baleike 2019ko uzt. 10a, 12:15

Ekainaren hasieratik aritu da Eusko Jaurlaritzako portu zuzendaritza konponketa lanak egiten. Zimenduak kalteturik zeuden, eta horrek sor zitzakeen arazoak ekiditeko egin dituzte lanak. 

Amaitu dituzte dagoeneko Arbustain ondoko arranplako konponketa lanak. Eusko Jaurlaritzako portu zuzendaritzak ekainaren hasieran hasi zuen obra, eta lehenago amaitzea espero bazuten ere, atzo zabaldu zuten arranpla. 

Zimenduak kalteturik zeuden, eta horrek sor zitzakeen arazoak ekiditeko aritu dira konponketa lanak egiten. Eusko Jaurlaritzako Kontratazio plataforman jartzen duen arabera, Moyua eraikuntzak aritu da lanaren exekuzioa egiten eta, guztira, 47.432 euroko (BEZ barne) kostua izango du.