Zaintzaren eta adineko egoitzetako langileen egoerari buruzko saioa

Zumaiako Emakumeon* Etxea 2019ko uzt. 9a, 20:56

Zumaiako adinekoen egoitzetako langileak kanpaldia egiten ari dira azken egunotan herrian. Gipuzkoako adinekoen egoitzetako eta eguneko zentroetako langileek hitzarmen berri bat lortzeko helburuarekin 80 greba egun baino gehiago eta hainbat mobilizazio antolatu dituzte.

Feminizatutako lanpostuetan baldintzak hobetzeko pausuak eman behar direla sinetsita, adineko egoitzetako langileek eta Zumaiako Emakumeon* Etxeko Elkarteak hitzordua jarri dute gaiaren inguruan hausnartzeko. Mahai-inguru formatua izango duen saio hau bihar, uztailak 10, egingo da, 18:30ean, Beheko Plazan, eta helburu nagusia 5.000 langileri baino gehiagori eragiten dion auzi honen berri ematea eta langileei atxikimendua erakustea izango da.