Sapere Aude Sinfoniettak Musika Jaialdian emango duen kontzerturako sarrerak salgai daude

Baleike 2019ko uzt. 9a, 14:48

Abuztuaren 4ean, Zumaiako Nazioarteko XXXV. Musika Jaialdiaren barne, eta  jaialdiko orkestra egoiliarra bezela, Sapere Aude Sinfoniettaren kontzertua eskainiko du. 

Kontzertua Zumaiena Ikastetxeko aretoan izango da eta Mozarten Haffner 35. Sinfonia eta Mendelssohnen Bibolin Kontzertua izango dira entzungai, Georgy Vasilenko izango da bakarlaria Fernando Velázquezen zuzendaritzapean (Lo imposible, El orfanato, Zipi y Zape y el club de la canica, 8 apellidos vascos, Lope, El secreto de Marrowbone, La cumbre escarlata, Un monstruo viene a verme eta beste pelikula askoren soinu banden konpositorea). Eta bide batez, Baleike aldizkariaren 25. urteurrena ere ospatuko dugu kontzertuaren ondoren izango den sorpresarekin.

Kontzerturako sarrerak, dagoeneko salgai daude turismo bulegoan; aldez aurre erosiz gero 10 euroan daude, eta kontzertuaren egunean bertan erosita, 12 euroan. Eta haur zein gazteentzako 4 euroan egongo dira.

Mezenazgoa

Sapere Aude Sinfonietta Musika Elkartea, irabazi asmorik gabeko elkartea, Gipuzkoako Foru Aldundiaren lehentasunezko mezenasgoa jardueretan onartua dago. Orkestratik adierazi dutenez, elkarteari ekarpenak egiteagatik abantaila fiskalak daude egiten duenarentzat. "Honela, eta mezenazgoa bultzatzearen alde, guztiok gara onuradun. Bakoitzari iruditzen zaion eta gustuko den dohaintza eginez egin daitezke ekarpenak; bai bakarkakoak, edota taldekoak, zein enpresak eta ekarpenaren arabera, SASen web orrialdean laguntzaile bezela azaldu daiteke nahi izanez gero".

Dohaintza hemen egin daitezke.