2019/07/14 19:00etan

Antzerkia

Babo Royal

Babo Royal
Odieta, Zumaia

Zumaiako kale antzerki zikloaren baitan, igande honetan, hilaren 14ean, 19:00etan, Odieta frontoian, Ganso & Ciaren Babo Royal antzezlana ikusteko aukera izango da. 

Sinopsia:

50m2-ko inperioa, burutik jota dagoen erregea eta trobalari bitxia. Lurralde txiki honetan xelebrekeria da jaun eta jabe. Tronpetak entzun eta banderak astintzen dira. Ospakizuna has dadila! Guztiok gonbidatuta gaude desfile, borroka edota torneoan parte hartzera. Erregeak nahi duen oro fantasia bihurtu beharko da. BABO ROYAL jolasa da, non hierarkiak trukatzen diren, non egunerokotasunak harritzen duen, non normaltasuna eta zentzutasuna debekatuta dauden.