Mikroipuinak eta pasarte laburrak ematen dituen makina jarri dute Alondegian

Baleike 2019ko uzt. 9a, 10:55

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Sailak Kultur dealers ekimena jarri du berriro abian. Horren baitan, mikroipuinak eta pasarte laburrak ematen dituen makinak jarri ditu Gipuzkoako hamabi udalerritan. Zumaian Alondegia kultur etxean jarri dute. 

200 fikziozko testu eta gogoeta baino gehiago biltzen dituzte makinek. Euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez idatzitako testuak dira, eta “Fikzioa” edo “Pentsamendua” atalen artean aukeratu dezake makinaren aurrean jartzen den herritarrak. Aldaketa klimatikoari buruzko testuak dira guztiak.

Ekimenaren inguruko informazio gehiago, hemen