Kristobal Deunaren eguna ospatuko dute bihar Narrondon

Narrondon ospatzen ari diren Kristobal Deunaren jaiek jarraipena izango dute aste honetan. Bihar bertan, auzoko zaindariaren eguna ospatuko dute. 

Goizeko 10:30ean emango diete hasiera ekitaldiei, Zestoako Idiakaitz txistulari taldearen saioarekin. Ondoren, 11:00etan, herri meza egingo dute, eta honen amaieran hamaiketakoa emango dute. Arratsaldean, 19:00etan hasita, sagardo dastaketa egingo dute, zikiro pintxoekin. Son LT taldeak alaituko du ekitaldia. Eguna amaitzeko, Jon Txikiren bakarrizketa izango da.

Datozen egunotako egitaraua hau da:

Uztailak 12, ostirala

21:30ean, mus eta eskoba txapelketa.
Mus txapelketa: 25 euro bikoteko.
Eskoba txapelketa: 12 euro bikoteko.
Sariak:
Mus txapelketa

  • 1. Txapela + 240 euro.
  • 2. 180 euro.
  • 3. 150 euro.
  • 4. 120 euro.
  • Auzoko lehenengoarentzat: trofeoa.

Eskoba txapelketa

  • Sariak:
  • 1. 2 txuleta, ardo botila eta 50 euro bikoteko.
  • 2. Txanpain eta ardo botila.

Uztailak 13, larunbata

17:00etan, Txokolatada.
17:30ean, Karakol lasterketa. Epailea: Gorriti.
18:30ean, Gorriti / Lopene bere animaliekin.
Amaieran, entzierroa.
Ondoren, toka txapelketa.
21:00etan, Sardina-jana doan. Sahieskia ordainduta.
Jarraian, Hemengattun erromeri taldea.

Uztailak 14, igandea

11:30ean, Dantza tailerra Astindu dantza taldearen eskutik.
13:30ean, Paella lehiaketa. Osagaiak bertan emango dira.
Ondoren, paella jana.