Goikoetxeak eta Lopezek Gernikako Grand Slamean hartuko dute parte

Baleike 2019ko uzt. 8a, 19:08

Larunbat honetan hasita, zesta puntako Gernikako Grand Slama jokatuko da. Txapelketa honek indar handia hartu du azken urteotan, ikusle kopuru polita erakartzen du, eta bertan pilota modalitate honetako kirolari onentsuenek hartzen dute parte. 

Mexikoko egonaldia amaituta, bertan izango dira Iñaki Osa Goikoetxea eta Imanol Lopez puntista zumaiarrak. Gaur egin dute txapelketa honetako zozketa, eta bertan izan dira bi kirolariak. 

Zozketa honen bidez, puntistak bi multzotan banatu dituzte, eta horren arabera erabaki dira zer partida jokatuko dituzten. Multzoak honela geratu dira:

A multzoa

Erik Mendizabal-Etxeto
Hormaetxea-Aldazabal
Goikoetxea-Lekerika

B multzoa

Barandika-Ekhi
Beaskoetxea-Lopez
Egiguren Inza

Jokatuko dituzten partidak hauek izango dira:

Uztailaren 13an, larunbata

Goikoetxea-Lekerika vs Hormaetxea-Aldazabal
Beaskoetxea-Lopez vs Barandika-Ekhi

Uztailaren 20an, larunbata

Erik Mendizabal-Etxeto vs Hormaetxea-Aldazabal
Egiguren-Inza vs Barandika-Ekhi

Uztailaren 27an, larunbata

Goikoetxea-Lekerika vs Erik Mendizabal-Etxeto
Beaskoetxea-Lopez vs Egiguren-Inza

Abuztuaren 3an: Finalaurrekoak
Abuztuaren 10ean: Finala.

Goikoetxea-Lekerika, Beaskoetxea-López eta Erik Mendizabal-Etxeto dira, adituen ustez, faboritoak.