Zumaiako adinekoen egoitzetako langileek kanpaldia egingo dute asteazkenera arte

Baleike 2019ko uzt. 8a, 14:17

Zumaiako adinekoen egoitzetako langileek gaur hasi eta asteazkenera arte kanpaldia egingo dute. Dagoeneko 82 egun daramatzate langile hauek greban.

Gernika parkean, tren estazioaren aurrean, jarri dituzten dendak eta sinadura mahaiak. Printzipioz, kokagune honetan egotekoak dira asteazkenera arte, baina litekeena da lekuz aldatzea beraien aldarrikapenak ahalik eta jende gehiagorengana heltzeko. 

Greba hasi zutela 82 egun bete dituzte gaur. Asteazkenera arte kanpaldia egingo dute, ostegunean auto karabana, eta ostiralean Donostian egingo den manifestazioan hartuko dute parte.