Ama Birjinaren agerpenarekin hasi da kaleko antzerki zikloa

Ama Birjina agertu zen atzo Forondako jardinetan. El mono habitado taldearen Benditas antzezlanean, behintzat. Antzezlan honek eman dio hasiera Zumaiako kaleko antzerki zikloari.

Forondako jardinak antzoki bihurtu ziren atzo arratsaldean. Benditas antzezlan labur bezain barregarria ikusteko aukera izan zuten bertaratu ziren herritarrek. 

Kaleko antzerki ziklo honek beste lau saio izango ditu, herriko kokapen desberdinetan. 

Uztailak 14, 19:00etan, Beheko plazan: Gansoren Babo Royal.
Uztailak 20, 18:00etan, Torreberrin: Patata Tropikalaren Pirata Garrapataren Abentura II.
Abuztuak 15, 20:00etan Erribera kalean, Zanguango Teatroren Al otro lado.
Abuztuak 17, 18:00etan, Beheko plazan, Eidaberen Gora kasete.