Larrazabalgo igoerarekin ospatu dituzte Sankristobalak Narrondon

Baleike 2019ko uzt. 7a, 14:08

Beñat Sasiain izan da helmuga zeharkatzen lehena, 2 minutu eta 37 segundoko denborarekin. Atzetik iritsi dira Gorka Agirreazaldegi eta Ander Arrizabalaga, hurrenez hurren.

San Kristobal jaietan murgilduta daude Narrondo auzoan eta, gaur goizean, Larrazabalgo igoera jokatu dute 10 partehartzailek. Kilometro bateko igoera izan da, eta ondorengo txirrindulariak izan dira podiumean sartu direnak: Beñat Sasiain (02:37), Gorka Agirreazaldegi (02:40) eta Ander Arrizabalaga (02:42).